Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza ekonomikoa emango die pertsona helduekiko Hiri adeitsuak programa praktikan jartzen duten udaletxe, mankomunitate eta partzuergoei. Dirulaguntza eskakizuna hilabete honen (iraila) 30 arte egin daiteke.

Europako Batzordeak Euskadiri Reference Site guneen kalifikazio maximoa –lau izar– eman dio, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiten lan eredugarria burutu duelako. Euskadi Lagunkoia Euskadik aurkeztu dituen 3 proiektuen barruan sartzen da puntuaziorik altuena lortu duelarik, 4 izar. 

Programaren aurrerapausoa ebaluatzeko eta babesteko Europako Batzordeak burutu duen European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing programa europarraren Reference Site guneak berriro egiaztatu ondoren eman zaio kalifikazio hori.

Praktika onak eta ingurua kontuan hartzen dituen ekimenak biltzen ditu Pilares Fundazioak, pertsona heldu, ezindu edo desgaitasun bat dutenekiko ekimen eta politikak kontuan hartzen dituena alegia. Euskadi Lagunkoia bertan gehitua izan da Praktika onen inguruan eginiko lanagatik. 

pilares

ordiziaaadendakordiziaadendak

ordiziadendak

Egun hauetan zehar Ordiziako kaleak Euskadi Lagunkoiaren barruan sartzen den "Establezimendu Lagunkoi"ei buruzko bideoaren grabaketaren eszenatoki dira. 

Filmatzeko erabili diren denden artean "Adinarekiko lagunkoiak diren establezimenduak sustatzea", adinekoen beharrak aintzat hartuta betetzen duten establezimenduak aukeratu dira.

Aholku bidezko hezkuntza kanpaina honen bitartez, kostu txikiko edo kosturik gabeko hobekuntzak eginda, enpresei bezero adinekoagoak erakartzen lagundu nahi die.

Adinekoek denda txikietan erosi ohi dute eta leialtasunarekin saritzen dute bezeroari zerbitzu ona ematea. Ordizia kasu honetan Euskadi Lagunkoiaren bultzatzaile paregabea bilakatu da. 

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu Ordiziako denda eta jatetxeei "Establezimendu Lagunkoiak" izateko pausoa eman dutelako eta oraindik ez direnei animatu egiten diegu bezeroarentzako arretaren kalitatea handitzeko, ez bakarrik adinekoei dagokienez, baizik eta baita pertsona guztiei dagokienez ere.

 

comercio agurain

Aguraingo herrian Euskadi Lagunkoiako ikastaroa aurrera eraman dute bertako dendariekin batera. 

Ikastaroan Udalaren laguntzarekin burutu da. 

Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak GOBERNANTZA +65 ekimena jarri du abian, 65 urtetik gorako herritarren ezagutzei, beharrei eta interesei gizarte eta politika arloetako erabakietan zer leku eman hausnartzeko asmoz.

Bideoa ikusi

65plus

araba comercio

Gasteizko komertzioak Euskadi Lagunkoiak bultzaturiko praktikak beraien salguneetan zabaltzen diardute. 

Oraingo honetan Arabako Komertzio Federazioa izan da, ekainaren 12an, ikastaroa antolatu duena. 

Eskerrik asko antolatzaile eta bertaraturiko saltokiei!

santurtzi

Ekainaren 28an, Santurtziko Kresala areto nagusian Euskadi Lagunkoiak bultzaturiko "Establezimendu Lagunkoiei" buruzko ikastaroa burutu zen. 

Ekitaldian 10 establezimenduk parte hartu zuten. 

Beasain comercio

Geroz eta gehiago dira Euskadi Lagunkoiak bultzatzen dituen praktika onetara gehitzen diren merkataritza guneak. 

Ikastaro hau eskaini duen azken udalerria Beasain izan da. Goierriko herri honek 17 establezimedu bildu ditu gida lagunkoia beraien dendetan martxan jartzeko. 

Eskerrik asko proiektu honetan sinistu eta bultzatzeagatik!

 

tolosaldea garatzen

Tolosaldea Garatzen, Tolosa eskualdeko garapen agentziak, Euskadi Lagunkoia ekimena bertako saltoki eta jatetxeei erakusteko ikastaroa antolatu du ekainaren 21ean. Mintegi honen xedea, merkatal guneetan praktika onak martxan jarri eta ingurune lagunkoiagoa sortzea da, batez ere heldunenetzat. 

Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu atzo bertara hurbildu ziren saltokietako pertsona guztiei. 

gasteiz comercio

Arabako hiriburuak, Euskadi Lagunkoiaren establezimendu lagunkoien ikastaroa antolatu du ekainaren 7an. Ekimena Gasteizon, Gasteizko merkatarien Elkarteak bultzatua izan da.

Guztira 23 denda izan dira teknika lagunkoiak beraien merkatalgune eta establezimenduetan txertatzeko gogoa azaldu dutenak ingurukoentzako ere erosotasuna eskaintzeko helburuarekin. 

Lerro hauen bitartez parte hartu zuten guztiei eta bereziki Gasteizon Elkarteari gure eskerrik beroena eman nahi diegu ekitaldia antolatzeagatik. 

Eskerrik asko!

tolosacomerciotolosacomerciooo

Tolosan, ekainaren 15ean, establezimendu lagunkoiei buruzko ikastaroa eskaini zen guztira 18 saltoki bilduz. Ikastaro honetan Euskadi Lagunkoiak azaltzen dituen praktika onen berri eduki zuten beraien merkatal guneetan martxan jartzeko. 

Geroz eta Udaletxe eta merkatal elkarte gehiago dira Euskadi Lagunkoiak azaltzen dituen praktika onak beraien dendetan martxan jarri nahi dutenak.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duzuen guztiei.

gorlizbat 1

 

gorlizbat 2Gorlizko herri bizkaitarrean Euskadi Lagunkoiak sustaturiko establezimendu lagunkoien praktika onak martxan jartzeko bidean dabiltza. Ekainaren 1ean, 11 komertzio izan ziren dendetarako praktika lagunkoien inguruko informazioa jaso eta ikasi zutenak. 

Eskerrik asko denei!