Idiazabalgo udalerria Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu zenetik, buru-belarri lanean jardun du, herrian lagunkoitasuna bultzatze aldera. Joan den urritik, Idiazabalgo hainbat bizilagunek, adinekoen lidertzapean, zenbait bilera egin dituzte jarduera onuragarriak taxutzeko xedez. Aldi berean, paraleloki, herriaren lagunkoitasuna neurtzeko diagnosiak eta galdetegiak burutuko dituzte herritarrek. Idiazabaldarrek dagoeneko lau batzorde sortu dituzte, ekimen zehatzak gauzatzeko: ‘N-1 errepidetik’, ‘Aiton-amonaren lapikotik’, ‘Belaunaldien arteko hartu-emanak’ eta ‘Herriko argazkiak’. 

Orain arte atxikitutako udalerriak Orio, Ordizia, Hondarribia, Idiazabal, Zumarraga, Añanako Kuadrila, Erriberagoitia, Añana, Armiñón, Gaubea, Berantevilla, Lantaron, Kuartango, Iruña de Oca eta Zambrana dira. Baina, zer da herri lagunkoia izatea? Hiri ingurune integratzailea eta irisgarria da, pertsonen arteko bizikidetza eta adinekoen zahartze aktiboa sustatzen duena. Zure udalerria lagunkoia da? Egin zaitez lagunkoia hemen!

Zientzien, Arteen eta Letren Euskal Akademiak, Jakiundek, "Zahartzaro Osasuntsua" izeneko jardunaldia antolatu zuen joan den ostiralean, urriaren 24ean, Donostiako Basque Culinary Center-en. Ekimen horren helburua izan zen Zahartzaroaren diziplina anitzeko dimentsio bat aurkeztea, neurologian, soziologian, psikologian, bioetikan eta ikerketa-esparru desberdinetan adituak diren pertsonen eskutik. Bertan izan ziren, besteak beste, hainbat erakundeetako ordezkariak, horien artean, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako eta Enplegu saileko arduradunak, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoaren bultzatzaile nagusia. Euskal gizartea osatzen dugun norbanako, talde eta eragile desberdinek elkarlanean, gero eta zahartzaro osasuntsuago bat sustatu dezakegu! Bat egin Euskadi Lagunkoia Sutraietatik egitasmoarekin! Guztion artean posible da!

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak eta Osasun sailak elkarlanean 'Zahartzaro aktiboa eta osasungarria izateko gida' argitaratu du. Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egtasmoaren funtsezko euskarri izango da gida hori.
Irakurtzeko eta gida une oro eskuragarri izateko, klikatu hemen.

Zure auzo, herri edo hiria lagunkoia izatea nahi baduzu, eta xede horretan aktiboki parte hartu nahi baduzu, sartu gure sarean.Unean uneko informazioa jasoko duzu! Sartu www.euskadilagunkoia.net atarira eta egin zaitez lagunkoia!

Enplegu eta Gizarte Zerbitzutako sailak aktiboki hartuko du parte Adineko Pertsonei zuzendutako Nagusi ferian, joan den urriaren 17an, 18an, eta 19an BEC-en egingo zena. Eusko Jaurlaritzaren presentzia pisutsua izan zen, izan ere, bere stand-era gerturatu zirenek informazioa, orientazioa eta aholkularitza jaso zituzten, teknologia berrien, elikadura praktikoaren, zahartzaro aktibo eta osasuntsuaren, afizioen sustapenaren, eta belaunaldien arteko elkarbizitzaren inguruan, besteak beste. Txoko horretan Adineko Pertsonak ez ziren ikusle soilak izan, antolatutako jarduera guztietan, hala nola tailer praktikoetan, parte hartzeko parada edukiko baitzuten.

Arrakasta izugarria izan zuen Kilometroak Lagunkoia ekimenak, euskararen alde Orion egin zen jaialdian. 2014ko antolatzaileekin elkarlanean garatu da Kilometroak Lagunkoia, haiek herritar guztiak kontuan hartuta herri bat/jai bat eraikitzeko ideiari jarraiki. Adineko pertsonen behar eta gaitasunetara egokitutako ibilbidea lantzeaz gain, zirkuituari balio-erantsi bere bat eman nahi izan zitzaion. Hala, Orioko adineko pertsonen eskutik herriko istorio, esamolde eta anekdotak jaso eta bildutako bizipenekin ibilbidean zehar ikusgai izan ziren hamar informazio panel ikusgai izan ziren.

El próximo viernes día 28 se celebrará en Donostia un encuentro con los consistorios de Gipuzkoa. Asimismo, Amurrio albergará el mismo evento el día 27, dirigido, en este caso, a los ayuntamientos de Araba. En sendos actos estarán presentes los responsables del proyecto Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, así como una delegación del departamento de Empleo y Políticas Sociales. En los encuentros se repartirá el manual operativo del proyecto, en el que se especifican los pasos a dar para implementar la iniciativa en cada municipio. 

Ekimen honen helburua da adinarekiko lagunkoiak diren establezimenduak sustatzea, adinekoen beharrak aintzat hartuta. Funtsean, aholku bidezko hezkuntza kanpaina bat da eta, kostu txikiko edo kosturik gabeko hobekuntzak eginda, enpresei bezero adinekoagoak erakartzen lagundu nahi die. Eman izena eta zure establezimendua bezeroekiko lagunkoia izan dadin eta adinekoen beharretara egokitzen joan dadin lagunduko dizugu.

Datorren hilaren 28an Gipuzkoako Udalekin topaketa egingo da Donostian, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa aurkezteko. Berbera egingo da hilaren 27an Amurrion, Arabako Udalei zuzenduta. Bi saio horietan Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoaren arduradunak egongo dira, baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako ordezkaritza bat ere. Bi topaketetan proiektuaren gidaliburu operatiboa aurkeztuko da, non Udalek egitasmoa euren udalerrietan finkatzeko eman beharreko urratsak zehazten diren.

Orain arte atxikitutako udalerriak Orio, Ordizia, Hondarribia, Idiazabal, Zumarraga, Añanako Kuadrila, Erriberagoitia, Añana, Armiñón, Gaubea, Berantevilla, Lantaron, Kuartango, Iruña de Oca eta Zambrana dira. Baina, zer da herri lagunkoia izatea? Hiri ingurune integratzailea eta irisgarria da, pertsonen arteko bizikidetza eta adinekoen zahartze aktiboa sustatzen duena. Zure udalerria lagunkoia da? Egin zaitez lagunkoia hemen!

BEC-ek datorren urriaren 16an hartuko duen Nagusi ferian aurkeztuko dute Osasun saileko arduradunek Zahartzaro Aktibo eta Osasuntsu baterako Gida. Argitalpena horren helburua da adineko pertsonei euren ongizatea hobetzeko erabaki egokiak hartzen laguntzea, haien autonomía eta bizi-kalitatea hobetze aldera.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Euskadiko erakundeen eta adineko pertsonen hainbat elkarteren aurrean, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa aurkeztu zuen Donostian joan den uztailaren 3an. Proiektu horren helburua da, gizarte esparru guztietatik, adinekoek zein (mugikortasun zailtasunak edota ezgaitasunen bat duten pertsonak  gizartean bete-betean parte hartzea, xede horretarako inguru fisikoak eta sozialak moldatuz, baita komunitate lagunkoiak sustatuz ere.