Euskadi Lagunkoia mugimenduak protagonismo nagusia izan du AGE-FRIENDLY INNOVATION EXCHANGE (Afix) taldearen urtarrileko newsletterrean.

OMEk eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta gizarte politika sailak sustatzen duten proiektuak, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) zein nazioarteko instituzioen aintzatespena lortu du.

Mundu guztian zehar zabaldu den argitalpenak, Euskadi Lagunkoiak 2012. urtetik egin duen lana azpimarratzeaz gain, gaur egungo partaidetza 40 udalerritik gorakoa dela aipatzen du.

Lagunkoitasunaren esanahia definitzeaz gain, Euskadi mailan gai honen inguruan egiten den lana zehatz aztertu ondoren, beste herrialdeentzat erreferente garela ondorioztatu dute.

Argitalpenean, orain arte egin den lana goraipatzen denez, Euskadi Lagunkoia ekimena sustatzen duten Euskadiko pertsona zein instituzioak eskertu eta zoriondu nahi dugu.

Deskargatu Newsletterra

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter