Age Friendly London (AFL) sarea akzio plan inplementatzen ari da hiriko gune desberdinak lagunkoian bihurtzeko. Sare honek, adineko pertsonentzat auzoetan dauden aukerak handitu nahi ditu.

Hau aurrera eramateko “City of London's Hub and Satellite Service Model” ekimena antolatu dute. Horren eraginez, helduentzako egoitzak dauden auzoetan irismeneko programak jarri dituzte martxan.

Pertsona helduek parte hartzeko hainbat programa desberdin daude Londresko hirian. Baina, oraindik ere, pertsona asko ekimen horietatik kanpo geratu eta horiek eskaintzen dituzten onura fisiko, sozial eta emozionalez gozatzeko aukera galtzen dute. Diru sarrera baxuak dituzten pertsonak dira arazo gehien izaten dituztenak.

Londresko hiriak eta AFL sareak, hirian dauden 26 zaharren egoitzetan, informazio kanpainak jarri dituzte martxan aktibitateetan parte hartzeko dituzten oztopoak identifikatu eta egiten diren ekimenen berri emateko. Ikerketa horretan hainbat oztopo identifikatu ziren: garraio publikoaren hutsunea, aktibitateen balioa eta egiten diren programekiko ezjakintasuna adibidez.
Hala ere, traba horiek gainditzeko irtenbideak ere aurkeztu diren, horien artean: ekimenak eraikuntzan bertan egitea edo autobus zerbitzu ona duen guneetan egitea. Oztopoen murrizketek, hiri Lagunkoiagoan bilakatzen laguntzeaz gain, ekimen horietan diru sarrera baxuko pertsonen parte hartzea areagotu dute.

Gehiago jakiteko: http://www.london.ca/residents/Seniors/Age-Friendly/Pages/default.aspx

Iturria: International Federation on Ageing. Age-friendly Innovation Exchange Newsletter.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter