Zein da kongresuaren inguruan duzun iritzia?

‘Buenas prácticas europeas en amigabilidad’ oso ondo antolatutako kongresua izateaz gain, bertako eta nazioarteko hizlariak bildu zituen.

Izugarria izan zen dementziaren inguruan Ingalaterran egiten dugun lana azaldu eta age-friendly work-en dementziak duen garrantzia ikusaraztea. Elkarrekintza soziala eta arreta eskaintzeko metodo alternatiboak sustatzeko Euskadik duen ikuspegi berritzailearen inguruan ikasteko aukera izan nuen.

 

Zein da Euskadi Lagunkoiaren inguruan duzun iritzia?

Kanpo ikuspegitik, zirraragarria da gizarteko sektore guztiak (Udalak, sektore publikoko departamentuak, negozioak eta hiritarrak) proiektu honen inguruan duten ardura ikustea. Hemendik aurrera, proiektu honek Euskadiko adineko pertsonen inguruan dituen onuren gaineko albiste onak entzuten jarraitzea espero dut.

 

Euskadiri zein praktika on gomendatuko zenioke?

Dementziaren kasuak gora egiten dutela ikusirik, proiektu honetan parte hartzen duten pertsonek, gaixotasun hori duen jendea beraien lanetan nola gehitu aztertzen jarraitzea gomendatuko nuke. Adineko pertsonak proiektuaren alderdi guztietan inplikatuz gero proiektu hori ondo bideratuta eta egokia dela ikusiko dugu. Amaitzeko, zuen proiektu taldeak dementzia duten pertsonengana zabaltzea gomendatuko nuke, horrela, beraien iritzia ere jakingo zenukete.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter