Joan den urtean, 2018an, Europako Batzordeak adineko pertsonekiko ingurune zentzudun eta lagunkoiaren inguruko 2018 Sare Tematikoaren (SHAFE) ezarpena onartu zuen.

SHAFEren helburu nagusia, informatika eta eraikuntza sektoreak batuz eta SHAFEko erabiltzaileekin batera sortuz, denen inklusio soziala eta bizitza independentea hobetzen laguntzea da.

Cáritas Diocesana de Coimbra Portugalgo GKE-aren osasun zein gizarte hornitzaileak eta Herbehereetako AFEdemy konpainiak koordinatutako sareak, bateratutako adierazpena aurkeztu zion Europako Batzordeari 2018ko azaroan. Batzordeak adierazpena onartu zuen eta ingurune zentzuduna, osasungarria, adinekoekiko lagunkoia, sektoreen arteko kolaborazioa, lerrokatutako finantzaketa eta inplementazio neurriak, prebentzio eta aurreikuspen ikerkuntza eta herritarren ahalduntzea sustatzen duen ikuspegi partekatuaren garapenean zentratu ziren.

Bateratutako adierazpenak 140 sare eta erakundeen, Europako Teknologia eta Eraikuntza Plataformaren eta AGE Platform Europen babesa jaso zuen. Sarearentzako hurrengo pausua, SHAFEren inplementazioa hobetu ahal izateko, 2020. urteko udaberrian, Liburu Zuri bat sortzea da. Aurrera egin ahal izateko eta bide arrakastatsuak identifikatzeko, politika, segurantza, osasun eta ikerkuntza sektoreekin zein herritarrekin jarriko da kontaktuan.

Informazio gehiagorako sar zaitez beraien webgunean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter