Nazioarteko Zahartze Federazioak (IFA) "Etxebizitza lagunkoierako gida"ri buruzko notizia publikatu zuen bere azken newsletterrean. Gida hau, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eraman du aurrera Matia Institutuaren elkarlanarekin. 

Euren berrian azaltzen duten bezala "Euskadik, bere lagunkoitasun proiektuaren barnean, Etxebizitza lagunkoierako gida burutu du. Bere helburua informazio garbia eta erabilgarria pertsona nagusiei eskaintzean oinarritzen da euren etxebizitzak egokitzeko. Gida atal ezberdinetan banatua dago etxebizitzako lekuen arabera (logela, sukaldea, bainugela, egongela, etab.) eta egoitza bakoitzarentzako gako eta gomendioak ematen ditu. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter