Irailaren 12an Ljubljanan (Eslovenia) ospatu zen topaketa oso positibotzat jo dute kideek. Mota honetako ekimenek ateak irekitzen dizkiete aurrera begirako elkarlanei. 

ITHACA (Interreg Europe) proiektuko kideek, non Europar Batsuneko bederatzi lurraldek parte hartzen duten, osasungintza adimentsuan eta artatze berrikuntzan esperientziak eta praktika onak partekatuz gizartearen zahartze aktibo osasuntsua hobetze aldera, Eusko Jaurlaritzako Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko Euskadi Lagunkoia proiektua gogo onez hartu dute. ITHACA kontsortzioa osatzen duten kideek positibotzat jo dute praktika onak eta parte hartzea eta azken erabiltzailea sendotzeko zuzenduta dagoen proiektua. 

Ane Gorostiza, Eusko Jaurlaritzako teknikaria, eta Miren Iturburu, Matia Institutokoa (proiektuaren gauzaketaz arduratzen den entitatea), Ljubljanara gonbidatuak izan ziren euren esperientzia partekatu eta irailaren 12an kontsortziokoen artean ospatu zen bilerara joateko. Biek goraipatu zuten talde eragileek duten garrantzia pertsona nagusien artean parte hartzea sustatzerako garaian, besteak beste, euren ingurua lagunkoia egiterako garaian ematen diren pausoak ematerakoan. 

Euskadiko herritan egindako lana azaltzeko Antzuolan egin den proiektua azaldu zieten, ur txorrotena alegia, Antzuola Lagunkoiak Udalarekin batera aurrera eraman duena. 

Horrelako ekimenen bitartez Euskadi Lagunkoia bezalako proiektuak zabal ditzakegu europako beste lurralde batzuek ezagutu ditzaten eta aurrera begirako elkarlanak sustatu daitezen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter