-
21 Abendua 2015
Brasilen, urriaren 21 eta 22an egin zen "Age-Friendly Initiatives: Beyond Cities and Communities" Foroan munduko hainbat herrialdeetako esperientzi lagunkoiak ezagutu ahal izan ziren.
Batzar honetan Euskadi Lagunkoiaren "Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida praktikoa" ezagutzera eman ahal izan zen modu internazional batean, eta oso harrera ona eduki zuen. Elkarteratze hauek herrialde ezberdinetako profesionalek beraien herrialdeetan aurrera ateratzen ari diren proiektuak ezagutarazi, ikasi eta partekatzeko balio dute, ondoren beraien herrialdeetan martxan jartzeko.
Euskadi Lagunkoia proiektuak, eta gidak zehazki, Australiako Unley hiriko arduradunei biziki deitu zien atentzioa beraien herrialdean praktikan jartzeko. Hain harrera ona eduki du, ingelesera itzultzeko ardura hartu zutela eta ondoren internazionalki zabaltzeko.