euskadi lagunkoia ingles

 

Euskadi Lagunkoia ekimena geroz eta interes biziagoa eragiten ari da nazioartean. Oraingo honetan establezimendu lagunkoien gida izan da ingelerara itzulia izan dena hainbat atzerriko instituzioek eskatuta. 

Gidak prestakuntza-ikastaro bat eskaintzen du. Besteak beste, taberna, saltoki, jatetxeei... jardunbideak proposatzen zaizkie adineko bezeroak erakartzen laguntzeko. Establezimenduek bezeroentzat lagunkoiagoak izatea du helburu, adineko pertsonen beharretara egokituz, bizimodua ohiko ingurunean ahalik eta modurik errazenean aurrera eraman ahal izateko. 

Ez da lehen aldia EAEko ekimenak kanpoan oihartzuna duela. 2015. urtean Valentziako gobernua Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri zen saltoki lagunkoien gidaliburua egokitu eta argitaratzeko.

Gida deskargatu

Download guide

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter