-
03 Otsaila 2017

Pertsona, kultura, pentsakera eta bizimodu ezberdinez osaturik dagoen gure gizartean, diskriminazioa egunerokotasunean pairatzen dugun zoritxarrezko errealitatea da. Pertsona nagusiei zuzenean eragiten die diskriminazioak. Gehiegitan baztertuak sentizen diren pertsonak dira, jakinduriaz eta esperientziaz beteak, hurrengo belaunaldiei erakusteko asko daukatenak.
Bisio errealistago bat azaltzeko helburuarekin munduan zehar hainbat programa eta ekimen eramaten ari dira aurrera, besteak beste, pertsona helduen beharraz eta gizarteari eskaintzen dioten onurak islatzeko. Pertsona nagusien egunerako, OMEk egungo gai bat aukeratu zuen: edadismoaren kontrako euskarri bat. Deialdi publikoak onarpen handia eduki zuen, bertan gizarte munduko entitate, erakunde eta partikularrek parte hartu genuen, herrialde ezberdinetakoak. Aurkeztu ziren lanak beraien kalitate handiagatik bereiztu ziren.
Euskadiren kasuan, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren barruan kokatzen den "Ondarea" programa OMEk (Osasunaren Munduko Erakundeak) aukeratua izan da mundu mailako 9 programa onenetako bat bezala. "Belaunaldiarteko aktibitateetarako aukera handituz" sailaren barruan kokatu dute.
Aurkeztu ziren lan guztietatik bederatzi izan ziren aukeratuak, horien artean Euskadik aurkezturiko "Ondarea" programa.
Ondarea ekimenak Euskadin bizi diren hainbat pertsona helduri eginiko dokumental laburrak biltzen ditu. Beraien esperientzia, jakinduria, bizipenak, urte gutxian gure gizarteak eduki dituen aldaketak, desirak... azaltzen dizkigute Roxario Sukaldariak, Jabier Arraunlariak, Teodosia Nekazariak, Mertxe Saregileak, Edorta Gatzagileak, Edelmira Dendariak, Felix Artzainak, Blanca Buztinlariak eta Marian Mendizaleak. Aurreko usadioak bizirik mantendu eta aurre begirako bidean kontuan edukitzeko ezinbesteko ondarea azaltzen digute.
Beraien errealitatea bizi izandako esperientziatik azalduz gure gizarteri eskaintzen dioten balio gehitua argi geratzen da.
Aparteko berria da Euskadirentzat, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailak babesten eta bultzatzen duen eta Matia Institutuaren teknikaren gidaritzapean jorratzen den ekimen hau mundu mailan beste 9rekin batera aukeratua izatea.