Lehiaketaren helburua nerabeak adinekoengana hurbiltzea izan da, haien ikuspegia eta irudia aztertzeko.


Zazpi ibilaldi osasungarri sinple eta irisgarri inauguratu dira normalean ibiltzera joaten ez direnentzat.


“Bermeo, pertsona nagusiekaz herri lagunkoia” programaren barruan herriko 17 saltokik urte hasieran “Establezimendu lagunkoia” prestakuntza burutu zuten.

Elgoibarko Udalak eta Elgoibar Lagunkoia talde eragileak lehen faseko diagnostikoaren behin betiko dokumentua aurkeztu dute. Bertan, elgoibartarren iritziak eta ekarpenak jaso dira 647 inkesten bidez. Urrian bigarren faseari ekingo zaio. Fase horretan, inkestetatik ateratako gaiak aztertuko dira, ekintza eta programa zehatzagoak abian jartzeko.

Aretxabaleta lagunkoia, la plataforma gestada en el seno de basotxo, ha entregado al consistorio su informe con propuestas para mejorar el municipio

Irailaren 30era arte zabalik egongo da Romo Kultur Etxean adinekoentzako Getxo Euskadi Lagunkoia-Amigable programako jardueretan izena emateko epea.

Abenduaren 14an, Muskizeko Kultur Etxean, udaletxeko batzorde ezberdinekin izan diren bilera ezberdinetan irten diren ondorionak talde motorearekin elkarbanatu dira. 2019an burutu zen diagnosiaren akzioak batzordeek nola ikusten dituzten taldeari jakinarazteko.

 

Aguraingo herriak diagnostikoa lantzeko 8 lan-arloak garatzen ari da. Horretarako, arlo bakoitzeko gai positiboak, hobetzeko daudenak eta ekintza proposamenak aztertzen ari dira. 

Abadiño Lagunkoiak bere bidea jorratzen jarraitzen du. Oraingo honetan "Bide Osasungarriak" izenburupean Abadiñoko biztanleak aktibitate fisikoa egitera gonbidatzen dituzte. 

Martxoaren 13an hasiko dira. Elkargunean Traña-Matienako Jubilatuen egoitzaren aurrean izango da, 11:15etan.  

Azkoitia Lagunkoiak antolaturiko hitzaldi sortaren baitan, oraingoan Udalarekin elkarlanean, testamentuei buruzko saioa antolatu du. “Testamentuari buruz jakin beharrekoa” izenburupean, Javier Lázaro Eusa notarioak emango du hitzaldia.

Saioa datorren asteartean, martxoaren 3an izango da, 18:30ean Elkargunean (Oteiza aretoan). Sarrera irekia eta doakoa da.

Agurain Lagunkoia-ko talde eragilea martxan zen aurreko urtean. Inkesten banaketa egin ondoren otsailaren 3an elkartu zen taldea jasotako 440 inkesten emaitzak aztertu eta hurrengo pausuak zeintzuk izango diren adosten joateko.

Antzuola Lagunkoia 2014tik Antzuolako 14 pertsonek, gizon eta emakumeek osatzen dute beren udalerria adinekoekin lagunkoiagoa izan dadin.