Lide Amilibia Sailburuordearen hitzetan, bizi esperantza luzatzeak eragin zuzena du Eusko Jaurlaritza aurrera ateratzen ari den politiketan. “Horrek dakar gizarte zaharkitu baten aurrean egotea, baina errealitate hau arazo bezala ikusi beharrean, aukera moduan hartu behar dugu. Erronka bat da”, "adineko pertsonak autonomoak izatea ahalik eta denbora gehienean, eta haien bizi-kalitatea hobetzea” dugu helburu.

Alkateak esan bezala, Euskadi Lagunkoiak “Adineko pertsonentzat herri lagunkoia eratzea, zahartze aktiboa eta parte-hartzea sustatuz” du helburu.  Horrekin batera, Azkoitian lanean ari den talde eragileari eskerrak eman zizkion egiten ari den lanagatik. “Azkoitia Lagunkoia sendotzen ari da, hilero biltzen da eta ekarpen garrantzitsua egiten ari da. Taldea irekia da, nahi dutenek har dezakete parte eta alkate naizen aldetik, taldekideei egiten ari diren esfortzua eskertu nahi diet gaur hemen publikoki”, esan zuen Zubizarretak.

Azkoitiko taldea Matia Fundazioko Erlantz Allurrek koordinatzen du. “Gero eta adineko gehiago dago, eta bilatzen duguna da gure herria, gure gizartea, lagunkoia egitea bereziki adineko pertsonentzat, baina, azken finean, guztiontzat”, 

Herriko talde eragilearen aurkezpena

Maiatzaren 24an, asteazkena, Azkoitia Lagunkoia aurrera eramateaz arduratuko den herriko talde eragilearen aurkezpena burutuko da. 

Hurrengo pausoak: etxez etxeko galdetegia

Horrez gain hemendik egun gutxira, galdetegi bat banatuko dute Azkoitiko etxeetan, herria zenbateraino den lagunkoia ikusi eta diagnostiko bat egin ahal izateko. “Animatu nahi ditugu denak galdetegia osatu eta parte hartzera”, erantsi zuen.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter