-
03 Urria 2017

Anartz Gorrotxategi, Arraia-Maeztuko alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Arabako udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.
Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.
(vía irekia)