Abadiño herriko lagunkoitasun maila hobetzeko ibilbidea 2017ko maiatzean hasi zen. Hori aurrera eraman ahal izateko “Abadiño Lagunkoia” talde eragilea sortu zen eta ekimenaren inguruan modu kementsu zein dinamikoan lan eta lan aritu dira ordutik.

Galdetegi eta foku taldeetan hilabetetan lanean aritu ondoren, “Abadiño Lagunkoia” taldeak diagnosi txostenarekin jarraitzea erabaki du. Horretarako, Abadiñoko kaleetan barrena ibiliko dira bertan dauden puntu lagunkoiak zein hobekuntza behar dituztenak zehazteaz gain, ekimena eta bertan egiten ari diren lana helarazteko.

Datorren apirilaren 25ean, arratsaldeko 5etan, “Abadiño Lagunkoia” taldeko kideek, herritarrak Matiena aparkalekutik abiatuko den ibilaldi horretan parte-hartzera bultzatzen nahi dituzte. Matiena auzoan ekingo diote ibilbideari ondoren Zelaieta eta Muntsaratz auzoetara mugitu eta Txanporta kultur etxeko behealdean amaiera emateko. Aktibitatearen amaieran ibilbidean zehar eduki diren inpresio desberdinak partekatuko dira kafe bat hartzen den bitartean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter