-
16 Apirila 2018

Kanpezuko kuadrillako (Arabako Mendialdeko) udalerri arabarra, 2015eko azaroan batu zen Euskadi Lagunkoia ekimenera.
Proiektu honen helburua, adineko pertsonen zahartze aktiboa eta bizikidetza sustatzeaz gain, Kanpezuko herria lagunkoiagoa bihurtzea da, hau da, ingurune herritar, integratzaile eta irisgarritasun handiagoa izatea. Eusko Jaurlaritzako gizarte-politika sailak sustatutako eta Kanpezuko Udaleko ongizate alorrak bultzatutako ekimena da. Parte-hartze eremuan lan egiteko talde bat sortu da, Ibernalo jubilatu elkarteko kideen kolaborazioarekin.
Diagnosi fasearen inguruko historia laburra
2016ko urtean zehar (otsaila eta ekaina) bi lantalde sortu ziren Kanpezuko hirugarren adinekoen elkartegiak programaren barruan.
2017ko azaroan, lagunkoitasun galdetegia banatu zen 65 urtetik gorako biztanleen artean. 200 galdetegitik gora banatu ziren eta 31 erantzun jaso. Horrez gain, aipatutako galdetegia, gizarte eragile eta herriko elkarteen (osasun zentroko langileak, zaharren egoitza, parrokoa, udalerriko junta administratiboen presidenteak…) artean banatu zen.
2018ko martxoaren 15ean, diagnosia burutzeko azkeneko ekarpenak jaso ziren, horrek, akzio plana egitea ahalbidetuko du. Horretarako, 33 pertsonako talde bat bildu zen, horiek, ideia berriak gehitu eta Kanpezuko udalerriko interes guneen inguruan eztabaidatu zuten.
Hurrengo pausua
Ideiak hauek diagnosiko informazioa handiagotzeko eta aurretik aipatutako akzio plana egiteko balioko dute. Udalaren konpromisu zein inplikazioarekin eta Kanpezuko herritarrekin diseinatu eta egingo da akzio plana.