-
18 Apirila 2018

Ane Beitia, Elgoibarreko Alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan,
Gipuzkoako udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.
Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.
Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 55 udalerrik osatzen dute, eta 1.375.000 biztanle barne hartzen ditu.
Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen sarea da, eta OME Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen ‘Age-friendly Environments Programme’ ekimenean oinarritzen da. Programa honen helburua da adinekoen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneak hobetzeko, zahartu ahala geure bizitza egiten jarraitu ahal izateko.