Lau urte joan dira Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 13an, Donostia Lagunkoia Hiri Plana onartu zuenetik. Harrez geroztik, bai Donostia Lagunkoia bai hiria bera aldatuz joan dira, Plana Donostiaren eraldaketara eta bizi dituen errealitate berrietara egokituz.

Hori dela eta, azken hilabeteetan landu duten dokumentua aurkeztu nahi izan dute. Helburu izan dute edukiak eguneratu, gogoetak partekatu, elkarrekin hitz egin eta, batez ere, ekimena bultzatzea. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean jasotzen ditu “Donostia, Adinarekin Lagunkoia” eraikitzeko baliagarriak izan diren pertsona eta eragileek, publiko nahiz pribatuek, azken urte hauetan eraiki duten ikuspegia.

Donostia Lagunkoia ekimenaren oinarrizko hiru elementu agertzen dira dokumentuan:

1) Bere lana gidatzen eta definitzen dituzten balio eta printzipioak
2) Gobernantza-eredu bat, lidergo banatuak eta sarean antolatuak dituena
3) Ekimenaren ardatz izan diren lau akzio, Donostiak erronka demografikoari lotuta dituen alderdi singularrak markatzen dituztenak: Espazio publikoa eta mugikortasuna, bizitza osorako etxebizitza, Komunitate zaintzailea eta Bizitza-ziklo berria eta adinaren kudeaketa.

Erronka handia eta konplexua da, eta beharrezkoa da denen arteko elkarrekintza eta lankidetzan jardute. Horrela, oraingo arazoei erantzuna ematearekin batera, etorkizuna proiektatuko dute, aurre hartuz eta pertsona guztientzako irtenbideak eraikiz.

 

Deskargatu Hiri Plana

Ikusi Trailerra

Sin título

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter