Gaur, azaroaren 13an Urretxu Lagunkoiak lagunkoitasun diagnosia aurkeztu du Kultur Etxean.

Urretxuko udalerria 2015eko urrian atxiki zen Euskadi Lagunkoiako sarera. 2016ko apirilean zehar, 194 lagunkoitasun inkesta bildu zituzten, horietatik 44 gizonezkoenak eta 149 emakumezkoenak.

Bestalde, herri topaketak antolatzeaz arduratzen zen talde eragle bat sortu zuten; bertan, hilabetero aztertu eta debatitu dituzte lagunkoitasun programaren barnean biltzen diren eremu desberdinak. Eta behin eremu guzti horiek landu ondoren, gaur aurkeztu den diagnosia burutu dute. Aipatutako txosten horrek ekintza planaren oinarri modura balioko du.

Deskargatu diagnosia

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter