Atxikipen honekin, 58 udalerrik eratzen dute sarea, dagoeneko

Iñaki Beraza Aguraingo alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur, Agurainen, Arabako udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

Lide Amilibiaren azalpenen arabera: “adinekoekin lagunkoia den inguruneak berrantolatu egiten ditu bere egiturak eta zerbitzuak, irisgarriak izan daitezen eta gizabanakoen premia eta gaitasunetara egokituta egon daitezen eta, horrela, beren parte-hartzea sustatzeko”. Zehazki, hori sustatzen du orain Agurain udalerriaren atxikipena duen sare horrek. Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 58 udalerrik osatzen dute.

Euskadi Lagunkoia sarearen ekimenaren helburua da adinekoen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, Euskadiko udalerrietako auzo eta inguruneak hobetzeko, mundu guztia zahartu ahala beren bizitza egiten jarraitu ahal izateko. Sare hori Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen ‘Age-friendly Environments Programme’ programan oinarritzen da.

Sareak nahi du adinekoak beren eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista izan daitezen; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Amilibiaren hitzen arabera, “helburua da bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, gure udalerri eta au

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter