Zergatik animatu zineten Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzera?

Beste udalerriekin esperientzia lagunkoiak partekatzeaz gain, sarea osatzen zutenak ezagutu nahi genituen


Zein helburu ezarri zenituzten?

Sarera atxikitutako udalerri moduan, hasiera batean Vitoria-Gasteiz, hiri lagunkoia, 2014-2016 plana garatzea izan zen gure helburu nagusia.


Zer moduz ari da funtzionatzen Piztu Zure Auzoa programa martxan jarri duzuen auzoetan? Hiriko beste auzoetara eraman daitekela uste al duzue?

Adinekoentzako auzo atseginen esperientzia honek bi urte daramatza martxan El Pilar eta Landazuriko auzoetan. Adineko pertsona gehien dauden bizilagunen eta komertzioen arteko sarea sustatzen duen proiektu honek, auzoko errekurtsoen ezagutzan lagundu du. Bakardade eta hauskortasun egoeran bizi diren pertsonak identifikatzea ahalbidetzen digu. Horrez gain, egunerokotasunean igaro beharreko tokietatik segurtasun handiagoarekin igarotzeko ahalbidetzen ditu adinekoak.  Urte bete darama lanean “Coronación” programako talde eragileak. 2019. urteko hasieran ezarriko dira bertan ibilbide seguruak.

Euskadi Lagunkoia ekimenak Euskadiko herri eta hirietako bizikidetzaren hobekuntzan eragin dezakeela uste al duzu?

Bizimodu independentea, zahartze aktiboa eta autonomia pertsonala sustatzen dituen ingurumen lagunkoia premiazkoak direla partekatzen dugu OMErekin. Proiektuko ekintza eremuek elkar eragiten dute. Horrela, parte hartze eta harreman sozialak, errespetua eta inklusioa informazioaren irisgarritasunera lotuta daude eta denen artean, pertsonen arteko elkarbizitza hobea izan dadin laguntzen dute.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter