-
21 Abendua 2018

Guztira 647 herritarrek erantzun diote Udalak eta Elgoibar Lagunkoiak herrian banatutako inkestari.
Ekimenaren helburua da Elgoibar gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizimodua ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.
Inkesta horretan, bestalde, irisgarritasunari, komunikazioari, aisiari, etxebizitzari eta beste hainbat gairi buruz galdetu zaie herritarrei. Elgoibar Lagunkoiak orain, inkesta honen emaitzan aztertu eta ondorioak aterako ditu. Ondoren, aurkeztuko ditu azterturiko zortzi arloetan antzemandako gabezia eta indarguneak.