Urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan diagnosi txostenaren aurkezpena burutuko du Eskoriatza Lagunkoiak.

Jubilatuen etxeko 20 kide hamabost egunero bildu dira lagunkoitasun programaren barnean agertzen diren hainbat puntu aztertzeko. Azken bi urteetan aritu dira herriaren egoera landu eta aztertzen; eguneroko bizitzan dauden arazoak identifikatu eta horientzako irtenbideak proposatzen. Herriaren aldezdi positivo zein negatiboak jorratu dituzte OMEk zehazten dituen 8 eremuen barnean.

Azken urteetan burututako lanaren ondorioa izan da diagnosi txostena eta datorren astelehenean Zaldibar antzokian egingo duten aurkezpenerako gonbita zabaldu dute. Bertan izango dira baita ere ibilbide honetan bidelagun izan diren Matiako Kideak.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter