Datorren otsailaren 7an, lagunkoitasun diagnosiaren aurkezpen ekitaldia burutuko du Abadiño Lagunkoiako talde eragileak.

Aipatutako ekitaldian, diagnosiaren emaitza nagusiak eta azkeneko urtean, Abadiñoren lagunkoitasun maila handiagotzeko egin diren pausu guztiak aurkeztuko dira. 

2017ko maiatza eta iraila artean, galdeketa baten bidezko launkoitasun mailaren neurketa burutu zen, inkestaren 271 erantzun jaso ziren (183 emakumezkoenak eta 81 gizonezkoenak).

Herritarren topaketak 2017ko irailean hasi eta 2018ko ekainera arte iraun dute. Sesio bakoitza, hizkuntza eta adinaren kriteria jarraitu den lau foku taldetan antolatu da. Talde bakoitzean 8 eta 10 pertsona artean hartzen zuten parte eta 36 bat pertsonek hartzen zuten parte sesio bakoitzean. Horrez gain, udalerriaren inguruko ikuspegi zabalagoa edukitzeko, udal programa eta beste iturri batzuen bilketa eta analisia burutu dira.

Mugimendu arazoak dituzten 80 urtetik gorako pertsonekin bilera berezi bat antolatzeaz gain, sail desberdinetako udal teknikari eta zerbitzu hornitzaileekin hainbat topaketa burutu dira. eta Abadiñok duen ezaugarri geografikoa ikusita, landa eremuetako auzoetan ere 4 topaketa ospatu dira.

Abadiño Lagunkoiak herritarrak zein interesa duten eragileak gonbidatu nahi ditu Errola Kultur Etxean (Laubideta 22 kalea) arratsaldeko 17:30etan burutuko den ekitaldira. 

Horrela, lehen fasea amaitutzat jo eta hurrengo urteetarako ekintza plana disenaitzeari ekingo diote. Horretarako herritarren parte hartzailea eta ahalduntzea ahalbidetzen duen metodologia erabiliz. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter