-
05 Otsaila 2019

Eskoriatzako talde eragileak lagunkoitasun diagnosia aurkeztu du. Jubilatuen etxeko 20 kide hamabost egunero bildu dira lagunkoitasun programaren
barnean agertzen diren hainbat puntu aztertzeko. Azken bi urteetan aritu dira herriaren egoera landu eta aztertzen; eguneroko bizitzan dauden arazoak identifikatu eta horientzako irtenbideak proposatzen. Herriaren aldezdi positivo zein negatiboak jorratu dituzte OMEk zehazten dituen 8 eremuen barnean. Azken urteetan burututako lanaren ondorioa izan da diagnosi txostena.