Gaur egungo gizarteak pertsona askori beraien ongizate psikologikoan eragiten dien errealitate berri bat dakarkigu: nahi ez den bakardadea.

Durangoko udalerria ez da errealitate honetatik at gelditzen eta horregatik, talde lagunkoi honen ekintza planean bakardadearen eragina landu nahi dute.

Horregatik, pasa den urtarrilaren 29an, herri topaketa bat antolatu zuen Durango Lagunkoiak, non, gai hau landu eta parte-hartzaileek arazo honekiko ikuspegi eta pertzepzioak azaleratu zituzten. Modu honetara, egoera aztertu, kolektiboaren beharrak hauteman eta bakardadearen sentimendua arintzeko eta gertuko harremanak suspertzea ahalbidetuko duten ekintzak proposatzea bilatuz.

Bakardadeak zuzenean eragiten du adineko pertsonen osasunean. Zehazki esanda, garai batean adinekoen osasuna beraien egoera fisikoan bakarrik oinarritzen zen baina geroz eta aspektu emozional gehiago igertzen dira osasunean zuzenean eragiten dutenak. Bakardadea, aukeratzen ez den kasuetan, garrantzitsuenetarikoa da. Adineko pertsonentzako beste bati laguntzea bakardadeari aurre egiteko duten tresnetako bat da integrazioa eta parte hartzea sustatzen baititu eta horrela adineko pertsona gizarteko zati aktibo moduan identifikatzea lortzen du.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter