-
08 Otsaila 2019

Barakaldon, biztanleriaren %23ak 65 urte baino gehiago ditu eta aurreikuspenek, gora egingo duela diote.
Pertsona hauek hurbileko merkataritzaren erabiltzaile handiak dira, produktuak ezagutzen dituzte, egunero erosten dute eta arreta pertsonalizatua nahi dute eta merkataritzarekin konfiantza erlazioa izaten dute. Horrez gain, hurbileko merkataritza adinekoek independentzia, konfiantza eta erosotasunean irabaztea ahalbidetzen du eta hori guztia dela eta, merkataritzak adineko pertsonen beharrak kontuan izan beharko lituzke.
Merkatari gehiagok “establezimendu lagunkoien” sarera batzeko pausua eman dezaten, herri topaketa antolatu da otsailaren 21ean arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Jardunaldi honek, udalerriko hainbat agente desberdinei (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak…) beraien saltokiak egokitzeaz gain, adineko pertsonen esperientzia erraztu eta lagunkoiagoa egiteko gakoak emango dizkie.
Aldi berean, ekitaldi honek parte hartze duten merkatari guztiak, lokala egokitzeko hartu daitezkeen neurriak ezagutarazteko, hobekuntza eremuak zehazteko autoebaluazioa egiteko, lehiakideengandik desberdinduko dituen adineko pertsonekiko arretan hobetzeko, eta beraien konpromisoa hedatzeko “Euskadi Lagunkoia” zigilua lortzeko ahalbidetuko ditu.
Informazio gehiagorako, jo ezazu beraien webgunera.