Portugalete lagunkoiaren helburua, herritarren parte-hartzea sustatzea da udalerriko bizikidetza hobea izan dadin.

Horretarako, inkesta zehatz bat prestatu dute herriko nagusien iritziak ezagutu nahian. Inkesta jasotzeko tokiak hauexek izango dira: gizarte-etxeak, elkarteak, anbulategiak, botikak eta beste udal zentro batzuk. Horrez gain, Udal webgunean ere deskargatu ahal izango da.

Ekintza honen helburu nagusia udalerriko lagunkoitasuna sustatzea da eta horretarako herriko adineko pertsonen bizipenak jakoko dituzte ondorengo galderak eginez: nola bizi zara Portugaleten? Zer gustatzen zaizu gehien? Zer nolako harremanak dituzu auzokideekin? Nagusiek eta besteek elkar errespetatzen dute? Nola duzu ekitaldien berri? Nola parte hartzen duzu? Nolakoak dira garraiobideak, etxebizitza, atari zabaleko tokiak eta espazio publikoak? Nolakoak dira zerbitzu komunitarioak eta osasunari dagozkionak? Nolakoa da komunikazioa Portugaleten? Zure ustez, nola hobe liteke?
Idazki honen bidez, Portugalete Lagunkoiak zure etxeko nagusi guztiak inkesta betetzera animatu nahi ditu. Laguntzarik behar baduzue, deitu 944 729 212 telefonora eta zuen zalantzak argituko dituzte.

Inkesta guztiak anonimoak izango dira eta San Roke, Villanueva, Buenavista eta Zubia gizarte-etxeetan ipiniko dituzten hautestontzietan aurkeztu beharko dira.

Inkestak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 30ean amaituko da.

Deskargatu lagunkoitasun inkesta

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter