Ekitaldia Errota Kultur Etxean burutu zen eta 100 herritarretik gora bertaratu ziren. Udalarekin elkarlanean aritu dira txosten hau burutu ahal izateko.

Diagnosia burutzeko, talde eragilearen 9 bilera eta udaleko agenteekin egindako 6 herri topaketa baliatu dituzte. Azken horietan, ongizateko batzordeko kideek, ordezkari politikoek, adineko pertsonen zerbitzuan lan egiten duten tekniko eta hornitzaileek hartu zuten parte. Horrez gain, diagnosia landa eremura ere eraman zuten, foku taldeetara joan izan ezin zuten herritarrek ere parte har zezaten. Talde giro bikaina piztu da burututako bilera horien ondoren.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia blogean aurkituko duzue.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter