'Ermua, hiri adeitsua adinekoekin' izeneko proiektu estrategikoa finkatzen eta sendotzen saiatuko da aurtengo 2019an. 

2019. honetan ekimena trinkotu eta aurrera egiten jarraitu nahi du, bere buruari helburu garrantzitsu bi jarri dizkiolarik:

  • Ekintza Plana diseinatzea: horretarako lan-taldeak eratuko dituztelarik, 60 urtetik gorako pertsonei edo horien zaintzaile direnei zuzendutakoak. Talde eragileak bultzatutako lan-saioak egingo dituzte taldean. Beren egiteko nagusia diagnostikoan aurreikusitako zehar edo zailtasunei erantzun edo konponbide bat bilatzea izanik.

  • Ekintza planaren inguruko iritzi hainbat jasotzea eta agiria ontzat ematea: Herritarron iritzi eta proposamenak Ekintza Planean jaso ondoren, agiriaren inguruko iritzi eta adostasuna eskatuko diete udal saila ezberdinei, benetan gauzatu ahal izango diren ekintzatan zehazteko.

Jo ezazu beraien webgunera informazio gehiagorako

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter