“Azkoitia Lagunkoia” ekimenak otsailaren 28an Azkoitian egindako diagnostikoaren emaitzak partekatu zituen herritarrekin, hainbat proposamen mahaigaineratuz herritar guztiak, eta bereziki, adin nagusiko pertsonak hobeto bizi daitezen.

Diagnosia egiteko hainbat informazio iturri erabili dituzte baina garrantzitsuena herritarrei eginiko galde-sorta izan da, 589 emakumezkok eta gizonezkok hartu baitzuten parte. Horretaz gain, taldea aspalditik ari da lanean eta topaketak hilero egiten dituzte. Horren adierazgarri dira pertsona nagusientzat antolaturiko teknologia berrien edo emozioen inguruko tailerrak edota herriko establezimenduak lagunkoiak izateko gauzatutako kanpaina.

Aurrera begira, lanean jarraitzeko asmoa du taldeak. Hori bai, parte hartu nahi duten guztiei dei egiten die ekimena irekia baita.

Ibilbide osasungarriak jarri nahi dituzte martxan, teknologiaren inguruko formakuntza saioak, etxebizitzaren inguruko hitzaldiak antolatu edota Ongizate sailak eskaintzen dituen zerbitzuak hobeto ezagutarazi.

DIAGNOSIA DESKARGATU

Iturria: azkoitia.eus

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter