Datorren apirilaren 11an, arratsaldeko 18:00etan, hirugarren parte hartze jardunaldia burutuko da Errotaburu Kulturetxean.

Abadiño Lagunkoiako talde eragileak parte hartze modelo metodologia sortu du, non bertan, herritarrek, lagunkoitasuna hobetzeko beharrezkoak diren akzio zehatz desberdinak identifikatuko dituzten hobekuntza eremuak aztertuz eta diagnostikoan bildutako proposamenak landuz. Talde eragilea bera da jardunaldiak sortu, dinamizatu eta kudeatzen dituena.

Akzio espezifikoak garatzeko parte hartze prozesuaren garapenak aurrera jarraituko du datorren hilabeteetan, azkenean adierazgarrienak lehenetsiz. Honako hauek, hobekuntzako akzioak martxan jarri ahalko lukete Udaleko zein beste organismo eta entitateen ordezkariei aurkeztuko zaie beraien egingarritasuna aztertu eta azkenik, Akzio Plan definitiboa osatzeko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter