Maiatzaren 3an, Barakaldoko Udaletxeko Denboraren Bankuak, “UDAL DENBORAREN BANKUEN EXPERIENTZIA” jorratuko duen Gizarte Zerbitzuetako Gizarte Sustapenari buruzko Jardunaldi Tekniko bat antolatu du Clara Campoamor Zentro Zibikoan.

Jardunaldi hau, maiatzaren 4 eta 5ean gauzatuko den 5. Denboraren Bankuen Estatu Mailako Topaketaren atarikoa izango da eta “Erlazionatzeko beste era bat sortu nahian” jardunaldiaren helburua, Denboraren Bankuaren proiektuaren berri ematea da, azken 5 urteetan bizitako elkarren arteko laguntza eta kultura arteko harremanen bizipenak partekatuz
.
Maiatzaren 3ko jardunaldi teknikoa, bertan inplikatuta egon diren agintariekin gauzatuko den inaugurazio ekitaldi batekin hasiko da. Ekitaldi hori amaitutakoan, Fernando Fantova Gizarte Aholkulariaren eta Julio Gilbert Quero AdBDT Elkartearen lehendakariaren hitzaldi desberdinen tartea izango da bertan, Barakaldoko Udaletxeko Denboraren Bankua aurkeztuko delarik. Horren ondoren, Udal Denbora Bankuen bizipenen inguruko mahai ingurua antolatu da hainbat Udaletxetako ordezkariekin. Eta jardunaldi teknikoa amaitzeko, “ 5 minutu” aztezlanaz gozatzeko aukera izango dugu Barakaldo Lagunkoiako bazkideen eskutik.

Barakaldo pasa den otsailean batu da Euskadi Lagunkoiako sarera, horregatik proiektuaren hasieran daude, momentuz, talde eragilearen sorkuntzan, beste lagunkoitasun ekimenekin harremanetan jartzen eta proiektuaren zeharkakotasuna sustatzen ari direlarik. Hala eta guztiz ere, udalerri honek denbora darama lagunkoitasuna lantzen “Denboraren Bankua” bezalako ekimenekin. Programa honekin, komunitatearen sentimendua, bizilagunen sareak eta herritarren dibertsitate desberdinen errespetua eta inklusioa indartzen delarik.

Inskripzioak 635.732.565 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean egin daitezke.

Informazio gehiagorako, jo ezazu www.barakaldo.eus webgunera edo deskargatu jardunaldiaren triptikoa.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter