Hitzordua goizeko 10:30ean Jubilatuen Biltokian izango da, eta topaketa honen helburua, eguneroko bizitzan eragina duten hainbat arloren inguruan iritzia ematea da.

Elgoibarko Udalarekin elkarlanean, taldeak galdeketa bat egin zuen iaz, eta ia 650 lagunek parte hartu zuten. Elgoibar Lagunkoiak aztertzen dituen arloak honakoak dira: etxebizitza, garraioa, aire libreko espazioak, parte-hartzea, inklusioa, komunikazioa edota osasun eta gizarte zerbitzuak.

Informazio gehiagorako deskargatu ezazu prentsa oharra. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter