-
16 Maiatza 2019

Ermua Lagunkoia ekimena osatzen duten pertsonek ideia berritzaileak azaleratu, beraien artean elkar eragin eta bilera guztietan parte hartu duen Udalak beraien eskakizunak entzun dituzte.
2016. hasi zen Ermua Lagunkoia lanean. Konpromiso handiko boluntario talde bat da, uneoro prozesuaren fase desberdinetan parte hartzen duena adineko pertsonekiko udalerri lagunkoiago bat lortzeko aukera eta proposamen berriak bilatzen dituena.
2018ko maiatzaren 8an burute zen Osoko Bilkuran lortutako Akordioan onartu zen Euskadi Lagunkoia Udalerri Lagunkoien sarera atxikitzea. Bere ekintzak “Ermua, Adineko Pertsonekiko Hiri Lagunkoia" dokumentuan zehazten dira eta bertan agertzen da baita ere, pasa den urtean Udala “foku taldeetan parte hartu zuten 60 urtetik gorako pertsonekin jarri zen harremanetan Talde Eragileko partaide izatera gonbidatuz”. Aipatutako talde hori 16 pertsonaz dago osatuta, 10 emakumezko eta 6 gizonezko eta Udalak ahalbidetutako lokaletan (Izarra Zentroa, Lobiano) biltzen joan ziren apiriletik urtea amaitu arte.
2019, Ekintza Planaren aurkezpena
Urte honetan zehar, ekintzak finkatzen eta aurrera egiten jarraitu nahi du bi helburu nagusi ezarriz:
- Ekintza Plana diseinatu: 60 urtetik gorako pertsonei edo beraien zaintzaileei zuzendutako lantaldeak sortu dira. Talde Eragileak eta Bizitzen parte hartze enpresak sustatutako talde saioak antolatu dira. Diagnosi fasean aurkitutako behar eta zailtasunei erantzuna eman edo alternatibak bilatzean datza beraien lanak.
- Ekintza Plana, kontrastatu eta baliozkotzat jo: Herritarren proposamenak entzun eta Ekintza Planean jaso ondoren, honako hau, udal departamendu desberdinengatik kontrastatua eta baliozkotzat joa izango da. Horrela, herrian egin litezkeen konponbide egingarriak zehaztu eta proposatzeko. Aldi berean, Ekintza planaren ondorioak ezagutarazteko eta datorren hilabeteetan eman beharreko pausuak zehazteko egutegi bat garatu dute.
Esperientzia positiboa
“Gure arteko harremanak sendotu eta hobeto ezagutzeko balio izan digu”
Talde Eragileko kideekin mantendutako topaketan, “esperientzia oso positiboa eta pozgarria izan da, etapa desberdinetan batzen joan diren pertsona guztien arteko errespetua eta parte hartzea egon baita” azaldu digute.
Instituzioen babesa
“Momentuoro gidatuak eta orientatuak izan gara eta oso positiboki baloratzen dugu hori”
Udaleko talde politiko zein teknikoarekiko babesa jaso dute, baita Bizitzen parte hartze enpresaren eskutik, beraien proposamenak entzunak zein gauzatuak izan baitira.
Antolaketa egokia
“Hasieran, ezjakintasunak eragindako ziurgabetasuna nagusi bazen ere, berehala gainditu zituzten ostopoak”
Nabarmendu beharreko beste ekintza bat, taldea osatzen duten pertsonek bileretara joateko zein proposamenak egiterako orduan erakutsitako errespontsabilitatea izan da. Taldeak lan asko egin du eta ilusio handia mantendu du. Parte-hartzaileek beldur eszenikoa gainditu eta Ermua udalerri lagunkoiago eta solidarioagoan bilakatzeko beraien desio eta eskakizunak adierazten ikasi dute.
Etorkizuneko pausuak
Etorkizunera begira, Debabarrena eskualdearekin lan egitea aurreikusten da.