-
22 Maiatza 2019

Lea-Ibarra Lagunkoiak 2018an lantzen hasi ziren Ekintza Plana aurkeztu du 2017an diagnosi fasearekin amaitu ondoren.
Lea-Ibarrak aurrerapauso nabarmena eman du. 2017an eskualdeko herriekin batera diagnosi txostena burutu eta gero, hurrengo zeregina, hirurteko ekintza plana burutu eta aurrerapausoak hautemateko adierazleak finkatzea izan da hasierako ebaluazio horren emaitzak kontuan hartuta.
Diagnostikoan jasotako aldagaietan kategorizatu dituzte eta lehentasunak ezarri. Ostean ekintzaren izaeraren eta hartzailearen arabera sailkatu dituzte, ondoren ekintzak diseinatu eta kronograma zehazteko.
Hori dela eta, azken urtean landu duten dokumentua aurkeztu nahi izan dute. Helburu izan dute edukiak eguneratu, gogoetak partekatu, elkarrekin hitz egin eta, batez ere, ekimena bultzatzea. Dokumentuak modu erraz eta ulergarri batean jasotzen ditu “Lea-Ibarra, Adinarekin Lagunkoia” eraikitzeko baliagarriak izan diren pertsona eta eragileek, publiko nahiz pribatuek, azken urte hauetan eraiki duten ikuspegia.
Aurrerago emandako pausoen berri informatzen joango gara.