Elgoibar Lagunkoiak bi parte hartze topaketa burutu ditu maiatzaren 10 eta 17an. Topaketa hauetan parte hartu duten 33 pertsonek egunerokotasunean eragiten duten hainbat arloren inguruko iritzia partekatzeko helburua dute.

Hainbat proposamen jasi dituzte, herritarrengana gerturatzeko aukera izateaz gain. Proiektua aurkezteko zein herritarrak talde eragilean parte-hartzera gonbidatzeko aukera bikaina izan da.

Arduradunek adierazi dutenez, “Ekimen honen bitartez, orokorrean, herritarren ororen, eta bereziki, zahartzen doazen pertsonen ongizatea hobetu nahi dugu gure herriaren lagunkoitasun maila handiagotuz”.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter