Zergatik animatu zineten Euskadi Lagunkoiara atxikitzera?

Denbora bat geraman jada ildo horretan lan egiten eta berehala bat egin genuen Programarekin: Herriko gertuko komertzioei ikusgarritasuna ematea beraien gizarte lana aintzat hartuz. Gertuko merkataritza deitzen genion, merkataritza laguna. Gainera, “Merkataritza lagunkoia” ekimenaren marka komunikatzerako orduan laguntzen du. Euskadi Lagunkoia Euskal Autonomia Erkidego mailakoa eta errekurtsoak dituen ekimena izanik, aukera ona iruditu zitzaigun batzea.

60 establezimenduk baino gehiagok parte hartu duten establezimendu lagunkoien hainbat tailerretan hartu duzue parte, zeintzuk ziren tailer horietan parte hartzera animatu zintuzten beharrak?


Herritarren parteko aintzatespena: herriko merkataritzak geroz eta indar gutxiago du gazteen artean bereziki eta Euskadi Lagunkoia, gertuko komertzioak burutzen duen gizarte zerbitzua ezagutzera emateko zein merkataritza balioan jartzeko tresna bikaina da.

Merkatariak berak egiten duen gizarte lanaz jabetzeko beharra: askotan merkatariak berak ez dio garrantzirik ematen burutzen duen papel honi eta harritu egiten da ohiko legez egiten dituen gauzez hitz egiten duenean. Zentzu honetan, tailerretan besteek egiten dutena eta nola egiten duten entzunez eta Euskadi Lagunkoiako adituak bezeroaren papera egiten duelarik, merkataria bere egitekoaz kontzientziatzen da eta bere lana garrantzitsua dela zein komunikatzeak merezi duela konturatzen da.

Kalitatezko zigilua izateko beharra: komertzio txikiak bereizteko beharra du, merkataritza guztia ez da berdina eta Euskadi Lagunkoiak arretari dagokion kalitatezko zigilua eskaintzen du.

Komunikatzeko beharra: komertzio txikiak ez dira konturatzen gizartean jorratzen duten paperaz eta ez dute balio erantsi hori behar bezala komunikatzen, bezeroek beste formula batzuengandik desberdina dela balora dezaten. Zentzu honetan, Euskadi Lagunkoiak eskaintzen duen komunikazioa (mapa, webgunea, bloga, bideoak...) abantaila handia dira eta erabilgarrigoaik lirateke komertzioa txikiek erabili eta eurena sortuko balute. 

Hirugarren adinekoen merkatuak eskaintzen dizkien aukeren inguruan informatuak egoteko beharra: Euskadi Lagunkoiak datuak eskaintzen ditu, baina hori landu egin behar da eta merkatuaren egunerokora egokitu. 

Adinekoak negozio aukera: gizartean jorratzen den papera markaren balio erantsi moduan, adineko pertsonen perfila kontsumitzaile moduan, adineko pertsonen behatokia... tailerretan agertzen joan diren gaiak dira eta Euskadi Lagunkoia beste Sail batzuekin batzen dela ikusi da. Ekintzak sakontasun eta eraginkortasunean irabazteko, sailen arteko konexioak sortzea ideala litzateke. 

Helburua zabala da eta tailerrez gain, laguntza behar du aurrera egiteko.

Zer motako establezimenduk hartu dute parte tailerrean?

69 enpresek hartu dute parte guztira.

Mota guztietakoak izan dira parte-hartzaileak, komertzioak (52), zerbitzuen establezimenduak (13) eta ostalaritzakoak (4), baina denen artean moda zein oinetakoen arloan lan egiten dutenak nabarmendu dira parte-hartzaileen %25a gaindituz. Baita ere interesgarria da ileapaindegi zein edertasun zentroak %15a osatu dutela ikustea.


Zeintzuk dira lortu dituzuen ondorioak?

Tailerrean lortutakoak

Batzuetan, adineko pertsonekiko lagunkoitasuna da astuna da merkatarientzat beraien osasunaren arduradun sentitzen baitira. Ez dute aztarna argirik ikusten familiek, osasun instituzioek… arreta berezia behar izaten hasten diren adineko pertsonen kasuak ezagutzen dituztenik.

Ondorio orokorrak

Euskadi Lagunkoiaren merkataritzari ikusgarritasuna eman eta balioan jartzeko helburua tailer batzuetatik haratago dago: marka egiteaz hitz egiten ari gara, herritarrak sentsibilizatzeaz, merkatariak kontzientziatu eta informatzeaz. Euskadi Lagunkoiatik estrategien inguruan formatu eta sentsibilizatu ahalko litzateke komertzio txikien komunikazioa hobetu dadin, garrantzituena beraiek duten balio erantsia ikustea litzateke eta ondoren beraien sare sozial eta webgunean ondo erabiltzen erakustea. Euskadi Lagunkoiaren komunikazioa ez da errentagarria.  Herritarrek gertuko merkataritza balioan jarri dezaten marka egin eta garatu egin behar da ea horrek plan bat eskatzen du.

Tailerrari dagokionez, zerk piztu dizue interesa?

Merkatarien parte hartzea, adineko pertsonekin jarduteko orduan beraien bizipenak eta praktika onak partekatzen dituztenean. Oso harreman eta giro ona sortzen da. Tailerraren eraginez, jendea bere lagunkoitasuna hobetzen joan da, lupa, betaurrekoak… moduko objektu txikiak ipiniz.


Zertan lagundu dezake?

Tailerrak, gizartearen aintzatespenean, nor bere kontzientziazioan, kalitatezko zigilua lortzean, komunikatzean eta informatuago egotean lagundu lezake. Hori bai helburuak zabalak dira eta tailerretatik at dauden gauza gehiago beharko lirateke.


Euskadi Lagunkoia ekimenak Euskadiko herri eta hirietako bizikidetzaren hobekuntzan eragin dezakeela uste al duzu?

Komertzioarekin dugun bizipenetik begiratuta, merkatariek adineko pertsonak modu naturalean eta arduraz tratatzen dituzte, eta horregatik, gertuko merkataritzak elkarbizitza hobetuko luke. Baina ez dago kontsumo gabeko merkataritzarik eta ez dugu argi ikusten herritarrek, gizarte balioak, komertzio txikian erosten jarraitzeko arrazoi moduan ikusiko dituenik.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter