-
12 Ekaina 2019

Maiatzaren 30ean, Abadiño Lagunkoia proiektuan Diseinu Taldeek bilera berri bat ospatu zuten. Bertan, lagunkoitasunaren diagnostikoan bildutako proposamenak aurrera eramateko beharrezko jotzen dituzten akzioak definitu zituzten. Hau da, erakundeei proposatuko zaizkien bete-beharrak ekintza-plana osatzeko. Uda ondoren berriro ekingo diote orain arteko jarduerari, ekintza horiek nola gauzatuko diren egiaztatzeko adierazleak bilatuz.
Baina horren aurretik, ekainaren 14an, 18: 00etan Errota Kultur Etxean, ikasturte amaierako ekitaldi bat egingo dute. Bertan, joan den irailetik aurrera burututako jardueren laburpena aurkeztuko da. Ekitaldi horretan, Karama 4tet taldearen kontzertuaz eta lunchaz gozatzeko aukeraz gain, iritziak partekatzeko aukera izango dute bertaratzen diren persona guztiek. Sarrera librea da, lekua bete arte.