Atxikita daunde herriek txundituta uzten gaituzte askotan. Oraingo honetan Abadiño Lagunkoiak egindako lana izan da arrazoia. 

Zer esan genezake herri honetako talde eragileaz? Aktiboak, gogotsuak, langileak, malguak, sortzaileak... dira eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialak bultzaturiko programa honetan atxikita dauden beste herri lagunkoientzako inspiratzaileak gainera.

"Diagnostikotik Ekintza Planera" izenburupean, argazki-nobela modura azaldu digute euren garapena. Argazki eta testu sorta baten bitartez taldeak izandako bilakaera eta herrian proiektua lantzeko erabili duten modua azaltzen digute. 

Dokumentu landu honetan aditzera ematen duten moduan "Joan den urteko maiatzaren 30ean, 9 hilabeteko lana egin ondoren, Abadiñoren Lagunkoitasun Diagnostikoa bukatutzat eman genuen, bertan 90 bat lagunek parte hartu zutelarik, Maraka enpresaren aholkularitza eta koordinazioarekin. Lan hori otsailaren 7an argitaratu zen. Orduan, lanean jarraitzeko konpromisoa hartu genuen, Diagnosian oinarritutako Ekintza Plan baten diseinuarekin, udaletxera aurkezteko. Horretan ari gara, eta hemen, orain arte egindakoaren berri eman nahi dizuegu, laburbilduz."

Hurrengo orrietan emandako pausoak azaltzen dituzte. Lehenengo Akzio Plana sortzea izan zen Diseinu talde baten bitartez; horretarako, tresna informatiko bat sortu zen, alajaina! Koordinatzailearen figura erabili dute taldeak dinamizatzeko "Lan taldez osaturiko egitura bat sortu dugu. Horietako bakoitzean koordinatzaile bat eta beste bi pertsona egon dira, zereginetarako prestatuak, beste batzuren artean. Diagnostikoan landutako multzo desberdinak diseinutaldeen artean banatu ditugu lanerako. Taldeen ekarpenak jasotzeko fitxak prestatu ditugu."

Argazki-nobelan esaten duten bezala "diseinu taldeek diagnosiaren proposamenak berraztertzen eta osatzen dituzte."

Hiru bilera mota egin dituzte:

  • Talde motorrarenak, proiektuaren koordinaziorako.
  • Talde motorrak koordinatzaileekin egindakoak.
  • Diseinu taldeetako lan saioak.

Informea honakoa esanez bukatzen dute "ondoren, diseinu taldeek ekintzen definizioa burutu dute, erabateko proposamenetatik abiatuz. Hurrengo betebeharrak, ekintza bakoitzaren adierazleak definitzea eta udaleko teknikari eta beste eragile batzuekin egiaztatu ondoren fitxak osatzea izango dira."

Izugarrizko lana egin duzue! Euskadi Lagunkoiara atxikita dauden gainontzeko herrientzako inspiratzaileak zarete!

Argazki-nobela deskargatu

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter