Arabako Bastida herriak adinekoen aldeko eguna ospatu du azaroaren 18an.

Bertan, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua den Beatriz Artolazabalek, Laura Pérez Borinaga, Bastidako alkateak; eta Emilio Sola, Gizarte Ongizateko Foru Diputatuak parte hartu dute. 

Topaketa Kultur Etxean egin da, Kristoren ermitan "adinekoen meza" eman ondoren. Beatriz Artolazabal Sailburuak "Bastidak adinekoak ahalduntzeko ekimenak eta ekintzak jarraitu eta ugaritu ditzala, udalerria eremu horretan adeitsua eta erreferentziala izan dadila" animatu ditu bertakoak. 

Sailburuak 18 goizean Gasteizen egindako Agenda Nagusiaren foroa aipatu du. Foroan hainbat gai jorratu dira, hala nola, gobernantzan parte hartzea, belaunaldien arteko jarduerak sustatzea, ezagutza partekatzea, irisgarritasuna eta gizarte-jardueretarako sarbidea.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter