Abenduaren 11n Gipuzkoako herri lagunkoiak elkartu dira talde lanean egin dutenaren berri eman eta bata bestearengadik ikasteko. 

 

Beasaingo Igartza Jauregia izan da bilerarako leku aukeratua. Behin izen-emateak eginda, ordezkariek Gipuzkoako mapan euren herria kokatu dute momentuan aurkitzen diren fasea adieraziz. 

Beasaingo Alkatea den Aitor Aldasorok eta Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Zuzendariak, aurkezpena egin dute eta ongi etorria eman diete bertaraturiko guztiei. Biek, lagunkoitasunak duen garrantzia aipatzeaz gain, pertsona nagusiek gure gizartean duten arduraz hitz egin dute, Euskadi Lagunkoiaren helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea baita, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Taldekako dinamika burutu ostean, herri bakoitzeko ordezkariek norberaren herrietan aurrera eramaten dituzten ekimen lagunkoiak mural batean partekatu dituzte post-it handi batzuen bitartez. Ondoren, Matia Fundazioko teknikari batek beste leku batzuetan egiten diren "Belaunaldien Arteko Ekimen"-en berri eman die eta oinarri hauek ipinita Gipuzkoako herrietan gai honen inguruan burutzen ari diren programak azaldu dituzte. 

Kafea hartzeko atsedenaldiaren ondoren, barkadadea zer den azaltzeko dinamika egin da, pertsonei nola eragiten dien eta Euskadi Lagunkoiaren bitartez gai triste honi aurre egiteko garatu daitezkeen programak azaldu dira. Jarraian, atxikita dauden herrietan gai honen inguruan egiten ari diren ekimenak zeintzuk diren ezagutzeko tertulia burutu da. 

Ekitaldiaren bukaeran, talde argazkia egin da eta batzarreko ondorioak urte hasieran zabalduko direla adierazi. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter