-
17 Urtarrila 2020

Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak elkarlanean “Bizilagunen komunitatea: Nola jokatu irisgarritasun obrak burutzeko” hitzaldia antolatu dute. Saioa urtarrilaren 22an izango da 19:00etan Elkargunean.
Jabetza Horizontalaren Legearen inguruko hainbat alderdi izango dira hizpide. Esaterako, ze gehiengo behar den irisgarritasuna hobetzeko obrak burutu ahal izateko etxepean, zer gerta daitekeen bizilagunen batek ez badu hobekuntzarik nahi edo ez badu obrak ordaintzeko diru-sarrerarik, dauden laguntzak, e.a.
Jose Luis Camarzanak zuzenduko du saioa.
Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera
Hilaren 22an, 18.00etan, hitzaldiaren aurretik, Azkoitia Lagunkoiak bere hileroko bilera egingo du Elkargunean. Ohikoa denez, bilera herritar guztientzat irekia da.