2016an Santurtzik "Santurtzi Adeitsua" programa martxan jarri zuenetik pertsona nagusien parte-hartzea sustatzeko, herri lagunkoiago bat egitea lortu dute nagusien bultzadari esker, jardunaldi, ekitaldi eta beste hainbat ekintzen bitartez. 

Santurtzi Adeitsua Adinekoekin Jardunaldiaren laugarren edizioa asteazken honetan, urtarrilak 29, ospatuko da. Udalerriko adinekoek lehentasunezkotzat jo dituzten proposamenak zeintzuk diren jakiteko aukera edukiz, Santurtzi herri lagunkoia izan dadin.

Herritarrei Santurtziko Talde Motorra osatzen duten adinekoek Udalarekin eta zenbait eragile sozialekin batera egin duten Ekintza Plana aurkeztuko da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter