Antzuola Lagunkoia 2014tik Antzuolako 14 pertsonek, gizon eta emakumeek osatzen dute beren udalerria adinekoekin lagunkoiagoa izan dadin.

Azken 5 urteetan udalerriaren diagnostikoa egin dute, baita Ekintza Plana eta ondorengo ebaluazioa ere. Urte hauetan 75 ekintza proposatu dira, horietatik, 51 inguru gauzatu dira, irisgarritasuna hobetuz, komun publikoak ipiniz, ur-parkea... beste 12 garapenean daude eta beste 12 dira gauzatuko. Orain, 2020an, berriro hasiko dute diagnostikoa udalerria ze egoeratan aurkitzen den jakiteko eta helburu berriak finkatzeko.

"Poztasun handia ematen digu Antzuola herri lagunkoiagoa izateko lan egin izanak, ez bakarrik adinekoekin, baizik eta biztanle guztiekin". Gainera, adierazi dutenez "hasieratik Udalarekin izan dugun komunikazioa zuzena izan da eta gure eskaerak bete dira".

 


Antzuola eta establezimendu Lagunkoiak

Une honetan saltoki lagunkoietara bideratuta daude. 2018an tokiko 22 denda gehitu ziren, hala nola janari dendak, altzari dendak, ileapaindegiak ... dagoeneko "establezimendu lagunkoia" duten ikurrak ikusgai jarri dituzte eta adinekoekin lagunkoiak izateko ekintzak martxan dituzte dagoeneko. 

Adierazi dutenez, "Antzuola bezalako udalerri txikietan jadanik adineko jendea laguntzeko kontzientzia bazegoen, baina orain metodologia batekin gauzatzen ari da. Proposatzen duguna herrian kanpaina egitea da, tokiko erosketak sustatzea eta enpresek egiten duten lana balioestea. Errealitate horretaz jabetzeko antzuolatarren batasuna behar dugu".

Otsailaren 17an Antzuolako dendekin bilduko dira Kanpaina martxan jarri eta bisitatu dituzten udalerri lagunkoietan ze beste ekimen gauzatu dituzten erakusteko. Adierazi dutenez, "ideiak ematen dizkiegu, baina beraiek izango dira erabakiko dutenak nola jarri martxan".

 

Udalerri lagunkoietara egindako bisitak

Era berean, Antzuola Lagunkoia osatzen duten pertsonak beste udalerri lagunkoi batzuekin bildu dira haien errealitatea ezagutzeko. Abadiño, Elorrio, Legazpi ... bezalako Euskadi Lagunkoia-ra atxikitako udalerrietako kideekin ekimenak partekatu dituzte eta dagozkien lekuetan gauzatu diren kezkak eta ekintzak ezagutu.

 

Debagoiena Lagunkoia, lagunkoitasuna eskualde mailan

antzuola rios

Antzuola mailan lan egiteaz gain, Debagoienako udalekin ere konektatuta daude. Taldea osatu dute Bergara, Eskoriatza eta Aretxabaletarekin batera, udalerriko gaiak eztabaidatu eta eskualdeko herri guztiak kezkatzen dituzten gaiak aztertzeko.

Ibaiaren diagnostikoa amaitu dute, eskualdeko erretiratuen 11 elkartek onartu eta babestuta eta mankomunitatea osatzen duten alkate ezberdinei aurkeztu diete.

Horrez gain, 2019an Ingurumen batzorde bat sortu da mankomunitate mailan ibaien mantenimenduaren gaia jorratzeko. Ura, Uraren Euskal Agentziarekin bisita bateratua eta gidatua egingo dute aurten.

Mankomunitateko egoitzen diagnostikoa ere lantzen ari dira. Antzuolako biztanleak Bergarako egoitzara bideratuta daude. Horregatik, Antzuolako jubilatuak, Bergara eta Elgetakoekin batera, Bergarako egoitzako zuzendariarekin bildu dira ebaluazioa egiteko.

Debagoieneko garraio publikoaren gaia etorkizunean landu beharreko beste gai bat da.

 

Belaunaldi arteko proiektuak

Antzuolan ere IDOLAZekin lankidetzan aritzen dira, monitoreak 6 eta 12 urte bitarteko 200 neska-mutil baino gehiagoren aisiaz arduratzen dira. Ezagutzak, balioak, errespetua eta inklusioa transmititzeko belaunaldien arteko jarduerak egiten dituzte.

Egin dituzten jardueren artean, 6 eta 8 urte bitarteko Antzuolako 50 neska-mutilen topaketan txoripanak egin dituzte. Erosketen ardura ematen zaie eta gero masa egiten irakatsi, ogia labean egiteko, eta gero denak batera jateko.

Gainera, Udalarekin lankidetzan, hainbat zuhaitz eta lore landatu dituzte udalerriko lorategietan, pertsona profesional baten azalpenarekin.

 

Kasu Arrakastatsuak

antzuola paseos saludables prensa

Antzuola Lagunkoia erreferentziazko udalerria da. 5 urte hauek oso emankorrak izan dira. Kaleko altzariak atontzeaz gain, irisgarritasuna hobetu dute espaloien konponketekin eta igogailuak jarriz. Ibilaldi osasuntsuak ere abian jarri dituzte, ekimen honegatik Praktika Onen saria lortuz eta ur txorroten parkea sortu dute herriko txikienentzat. "Oso pozik gaude Udalak Osakidetzarekin batera egin dituen ekintzekin, eta gustora sentiarazten gaitu ekimen horiek proposatu izanak".

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter