Abadiño Lagunkoiak bere bidea jorratzen jarraitzen du. Oraingo honetan "Bide Osasungarriak" izenburupean Abadiñoko biztanleak aktibitate fisikoa egitera gonbidatzen dituzte. 

Martxoaren 13an hasiko dira. Elkargunean Traña-Matienako Jubilatuen egoitzaren aurrean izango da, 11:15etan.  

 Bide osasungarriak

Abadiño Lagunkoia, "Zapatilla proiektuaren" barruan, izan da bertako zazpi bide osasungarrien diseinatzailea. Matienan, Zelaietan eta Muntsaratzen eta taldeko irteerak antolatzen ditu.

Parte hartzea irekia eta doakoa da.

Gomendio batzuk

Gidan hainbat gomendio ere ematen dira ekimenean parte hartuko dutenentzat. "Jantzi arropa eta oinetako erosoak ibiltzeko. Eguzkitik babestu: txapela, betaurrekoak, krema... Hidatatu. Errespetatu trafiko araudia. Hasi pixkanaka eta zure ibilaldien denbora eta erritmoa handitu.

 Zergatik ibili?

Publikatu berri duten eskuorri batean adierazten duten bezala, "Jarduera fisikoak eragina du osasuna hobetzeko orduan. Aldian behin praktikatzeak onura anitzak ditu edozein adinetan. Ibiltzea jarduera erraza eta atsegina da, edonork eskura dezakeena ... eta doakoa."

Zer dira bide osasungarriak?

Ibilbide laburreko ibilbideak dira, inolako aldaparik gabekoak, ibiltzeko errazak eta se guruak, edozein ar razoireng atik ibili ohi ez dire n pertso ne ntzat pentsatuak.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter