Euskadi Lagunkoia eta batez ere ONDAREA ataleko partaideetako bat pozaren pozez gaude. Izan ere, Felix Goiburu artzaina eta bere emazteak, Mari Karmen Muruak, Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi berri dute, joan den irailaren 9an, urtero lez, udalerri horren Euskal Jaien baitan ospatu zena.

 Berreskuratu ditzagun Felixek Ondarea ekimenaren baitan egindako elkarrizketa hunkigarrian artzaintzaz eta bere bizimoduaz nabarmendu zuena: "Jaiki bezain pronto, txorien kantuak entzun ohi ditut... Landa beti dago bizirik". Felixek bere bizi guztia eman du Aizkorripean bizitzen, "artzain euskaldunen sorlekua". Bere testigantzan dio bere birraitonak ardi batzuk eskuratu zituela bere garaian eta orduztik, familiko bost belaunaldi artzantza munduan murgilduta bizi izan direla. Atsekabea erakusten du ordea; bere aburuz, "mundua artzainei erretirora eramaten ari baita".

"Orain arte ongi funtzionatu duen bizimodua izan da. Gaur, ordea, egungo bizimoduak eta erritmoak artzaina albo batera utzi dute". Felixi gustatuko litzaioke bere seme-alabek noiz behinka artzantzari tarte bat eskaintzea. "Tos, tos" bere ardiei hots egiten die bideoan, modu batera edo bestera, datozen belaundaldiei deia sinbolizatuz, artzantza sekula hil ez dadin.

{vimeo}

Hedabieen erreferentziak:

Deia

Diario Vasco

El Mundo 

Noticias de Gipuzkoa

El Pais

Deia

 

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter