“Bermeo, pertsona nagusiekaz herri lagunkoia” programaren barruan herriko 17 saltokik urte hasieran “Establezimendu lagunkoia” prestakuntza burutu zuten.

Ekimen honen helburua establezimenduak lagunkoiagoak izan daitezen lortzea da, eta toki horiek adin guztikoen (batez ere adinekoen) beharretara egokitzeko prozesuan aurrera egitea, bizi diren ingurunean ahalik eta modurik autonomoenean bizitzen jarrai dezaten eta ongizate hobea izan dezaten.

Prestakuntza hori dala eta orain “Lagunkoiak gara” zigilua jaso dute establezimenduen lehioetan jarri ahal izateko. Bereizgarri horrek, beren lokalean hobekuntza txikiak egiteko eta beren arretaren kalitatea hobetzeko konpromisoa hartzen duten establezimenduak identifikatzen ditu. Honek dira Lagunkoia zigilua jaso dutenak:

  • T-kimua
  • Farmazia Itxasne Gabilondo
  • Iturri ortopedia eta parafarmazia
  • Allika abokatuak
  • Monica moda
  • Marian lentzeria
  • Kikuke sl
  • Luma
  • Lanas Kontxi
  • Intxare S.L.
  • Mercería Lencería Isabel
  • Expert Goikoetxea
  • Irudi
  • Farmacia Begoña Sancho
  • Bermeo Optika
  • Kilima
  • Amatxu Denda
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter