Datorren martxoaren 24an emaitzen aurkezpen ekitaldia egingo da. Ekitaldi horretan Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikituta dauden herriei diplomak emango zaizkie. 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako ordezkaritza bat hurbilduko da aurkezpenera, Añanako Koadrila osatzen duten herrietan abian jarritako prozesuen berri emateko. Añanako Koadrila osatzen duten herriak dira: Añana, Armiñon, Berantevilla, Erriberagoitia, Gaubea, Iruña Oka, Kuartango, Lantaron eta Zambrana. Aldi berean, ekitaldian bertan, taldean landutako atalak jasotzen dituen diagnosia banatuko zaie udalerri haiei. 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter