Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak eta Xabier Txurruka alkateak, Miren Letamendia Zinegotziarekin akordioa sinatu zuten. Herriko helduen partehartzea sustatzeko asmoz.

zarautz

Udalak hainbat konpromiso hartu du: parte hartze prozesuak bultzatzekoa, herritarren bizi kalitatea hobetzeko hainbat alorretan aldaketak egitekoa; adineko pertsonek herrietan ongizatea sortzeko duten gaitasuna baliatzekoa eta baita ekimen lagunkoien sare bat sortzekoa ere. Osasunaren Mundu Erakundeak finkatutako metodologia eta lau faseko zikloa—plangintza, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza— jarraituko du udalak, Gizarte Zerbitzuetatik gidatuta.


Era berean, Hirugarren Adinaren Mahaia berriz ere abian jartzeko konpromisoa hartu du udalak. Hirugarren adinekoen elkarteetakoek eta Zarauzko Hirugarren Adinekoen zinegotzi Miren Letamendiak osatuko dute, eta norbanakoek ere bertan parte hartzeko aukera izango dute.
Aurreneko bilera urtarrilaren 13an dute, eta asmoa hilabetean behin elkartzea da. Mahaian adostutakoa agintaldi honetan martxan jarriko dutela esan du Letamendiak.

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter